Antzerkia: “Denboraren taupadak”
Non: Mutiloa (Aranguren). Kultur Etxea (Eguzki plaza 11)
Adina: 5 urtetik gora
Prezioa: 3 euro
Txartelak salgai, Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21etara; baita emanaldia hasi baino aurreko ordu erdian ere.
Txontxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan.
Odei fabrika zaharra dagoen tokira iritsi da. Bertan guztiak haserre bizi dira eta ez dute denborarik ezertarako! Mari Ipuin Kontalarik esaten duen moduan, zerbait kutsakorra da: hasieran helduak kutsatu ziren, ondoren gazteak eta azkenean haurrak. Permin, kale garbitzailea da, malabareak egiten ditu zaborarekin, Mari eta Odeiekin bat egiten du konponbide baten bila. Bitartean, denbora lapurrek dena begiratzen dute iluntasuetik eta Odei eta bere lagunen kontrako plana martxan jartzea erabakitzen dute…
Konpainia: Patata Tropikala

ERA

