Noiz: 2021/03/06; 19:00
Non: Sarriguren. FAZeko aparkalekuko udal karpa

Adina: 8-14 urte
Prezioa: Doako emanaldia. Aldez aurretik izena eman behar da udalaren webgunean emanaldiaren aurreko astelehenetik ostegunera (edukiera mugatua).

Topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki jolasa eta musika lagun dutela.

Barrea mundua iraultzeko modurik ederrena izan daiteke, sekula samurtasuna ahaztu gabe, gure sentimenduek egiten baikaituzte aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik, libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.

Martxoa 6 @ 19:00
19:00 — 20:00

ERA

Izen-ematea