Antzerkia: “Hansel eta Gretel”
Non: Antsoain. Antzokia
Adina: 6 urtetik aurrera
Prezioa: 4 euro
Duela denbora bat norbaitek munduko errezeta liburu guztiak lapurtu zituen, eta jada inork ezin du kozinatu. Jendeak hanburgesak baino ez ditu jaten ordutik zabaldu diren milaka Amonioburgerretan.
Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretelek, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago, ordea, bankura iristeko basoa zeharkatu behar baita. Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko…
Konpainia: Borobil Teatroa

ERA

