Antzerkia: “Ikimilikiliklik”
Non: Zizur Nagusia. Kultur Etxea
Sarrera: 4€ (Kultur Etxeko txarteldegian, 948 012 012 zerbitzuaren bidez eta www.zizurmayorcultura.es/eu orrian GASTURIK GABE)
Antolatzailea: Zizur Nagusiko Kultur Patronatua
Ekhi, umetan, hamaika arrazoirengatik beldurtzen zen, baina, batez ere, bi gauzak eragiten zioten beldur izugarria: norbait babesgabe zegoela ikusteak eta sorginek, hau da, mendi tontorreko etxe-zulo zaharkituetan bizi diren emakume maltzurrek. Ekhik, bere bihotzeko armiarmatxoa babesten saiatzean, beldur ugari utzi zituen atzean. Halaxe kontatzen digu Ekhik berak, hots, urteen joanetorrian “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak.
Hona hemen sorgin istorio bat, baina sorginik gabe, ausarten istorio bat baina ausartik gabe, istorio magiko bat magorik gabe, hain haur ez diren haurren istorio bat eta hain helduak ez diren helduen istorio bat.
Adin gomendatua: 8 urtetik gora
Iraupena: 50 minutu

ERA

