Noiz: 2019/01/13, 17:00
Non: Altsasu. Iortia Kultur Gunea

Adina: 4 urtetik gora
Iraupena: 50 min.

Istorio honetako indiar herrixka honetan lasaitasuna eta poza dira nagusi, gizaki zuriak dena eraitsi eta Malintxe eramaten duen arte. Bere anaia, Jon Braun txikia, beraz, arreba gabe haziko da, harik eta bere bila joatea erabakitzen duen arte. Imanol Urbietaren Jon Braun, indio txiki bat zen abesti ospetsuaz baliatuko da konpainia amodiozko eta ausardiazko istorio berezi eta samur hau kontatzeko. Askotariko osagaiak ditu manipulazio eta antzezlan zoragarri honek, hala nola familia loturak, ausardia, umorea, abenturak…; familientzako ikuskizuna da, ikusleak harritu eta hunkituko dituena.

Konpainia: Anita Maravilla & Portal 71

Urtarrila 13 @ 17:00
17:00 — 18:00

ERA

Txartelak