Noiz: 2018/10/20; 18:30-19:30
Non: Iruña. Baluarteko Ganbera Aretoa

Adina: 6 urtetik gorakoei zuzendua
Prezioa:
8 euro, familia-sarrera (2 heldu + 2 haur: 25 euro)
Sarrerak txarteldegian soilik sailgai
Konpainia: Paraiso Antzerkia

Neska-mutikoentzako Antzerkigintzako Europako Ferian (FETÉN 2016) eszenografia onenaren saria eskuratuta, Lunáticus Circus amesteko, barre egiteko, bidaiatzeko eta errealitatea eraldatzera jolasteko zirkua da. Zirku hauskor eta akastuna da, freskoa eta ausarta, bizitasunez betea eta ezusteko asko dituena. Istorio honetako protagonistak diren hiru eskaleek bizitzako abentura berri bati nola ekiten dioten eta beren ametsak nola bihurtzen dituzten egia ikusita gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.
Eskasia handiko garaia da. Une zailak dira Antón, Pirú eta Nicorentzat. Lanik, janarik eta aterperik ez duten hiru eskale dira, beren pobreziatik ihes egiteko aukeraren baten bila noraezean eta alderrai dabiltzanak. Kasualitateak, zoriak edo, beharbada, patuak ekarriko du zirkuko karabana zahar bat aurkitzea, ezerezaren erdian utzita dagoena. Hiru galtzaile hauek, mesfidati hasiera batean, ohartuko dira dena errazagoa izan daitekeela indarrak batzen badituzte. Hartara, karabana ahantzia zirku ibiltari txiki bihurtuko dute eta, inozentzia eroaldi batean, zirkuko artista bihurtzera jolastuko dira, zirkuko saioak bat-batean eginez, gogoberotasun handiarekin baina gehiegi asmatu gabe.

 

Urria 20 @ 18:30
18:30 — 19:30

ERA