Noiz: 2020/03/15, 18:00
Non: Artika. María de Maeztu Kultur Etxea
Adina: 4 urtetik aurrera
Prezioa: 4 euro aurrez, 5 euro txarteldegian

Oilar bat ezin mugiturik dago hiriko eraikin bateko teilatuan. Beheko bizilagunaren jakin-mina piztu du, oilarraren kantuak behiarena baitirudi. Horren zergatia galdetuko dio oilarrari, eta hortxe hasiko zaigu istorio xelebrea, zelai batera eramanen gaituena, oilo erruleen egunerokotasuna erakutsiko diguna, Maca behi arruntaren berri emanen diguna. Umorearen eta bertsoen bitartez, istorio honen eta hiriaren nondik norakoak ezagutuko ditugu. Zezen maitemindu bat  gertuko zaigu, baita oilar triste bat ere teilatuaren gainean; hiritik atera eta bere etxe berrira lagunduko dion norbaiten zain. Hiru mihise hondoan daudela, hezur-haragizko pertsonaiek elkarreraginen dute pertsonaia animatuekin batera; emaitza joko eszeniko arras estimulagarria da publiko mota guztientzat. Horra proposamen zoragarria familia guztiaren gozamenerako.

Konpainia: Titiriguiri

Martxoa 15 @ 18:00
18:00 — 18:45

ERA

Txartelak