Antzerkia: “Tomaxen abenturak: Espien Eguna”
Non: Iruña. Mendillorriko Civivoxa
Adina: 4 urtetik gora
Prezioa: 3 euro
“Tomax mutil inozentea da. Baina jatorra, alaia, dibertigarria. Txantxak egitea asko gustatzen zaio, nahiz eta beti horien ondorioak pairatu. Abenturazalea da. Ameslaria. Etengabe istorioak asmatzen ari da. Tomaxek lagun berria dauka: Muxi. Muxi neska azkarra da, ikasgelako azkarrena. Dantzatzea asko gustatzen zaio, eta bizikletaz ibiltzea. Tomaxek eta Muxik beren abenturetan murgiltzea proposatzen dizuete. Ondo pasatzeko. Abenturekin, kantekin, dantzekin, majia eta jolasekin dibertitzeko.Tomax eta Muxi zigortuak daude larunbatean ikastolan. Han ohar bat aurkituko dute: “andereño Koro bahitu dugu”. Hortik aurrera izugarrizko abentura izango dute andereño Koro aurkitzeko: espiekin harremanetan jarri, erreskatea ordaindu, horretarako Tomaxek bere etxera joango beharko du txerritxo kutxaren bila arriskuz betetako bidaia batean; ikasgelako armarioak bakarrik mugituko dira; itzal misteriotsuak agertu eta haurren laguntzarekin kodigo sekretua deszifratu beharko dute.”

ERA

