Antzerkia: “Xocolat”
Noiz: 2021/01/04, 18:00
Non: Zizur Nagusia. Kultur Etxea
Non: Zizur Nagusia. Kultur Etxea
Prezioa: 4 euro
Denboran zehar bidaiatuko dugu lantegi bizi, garbi eta txukun batera, kakao-urrina arnasten dugula. Han, txokolate-tableta perfektuak ekoiztu eta paketatzen dira seriean. Maistra txokolategile batek, egunero, zehatz-mehatz egiten ditu eguneroko lanak. Ezustean, sormen handiko baina eskarmenturik gabeko neska ikastun bat iritsiko da, dena aldatuko duena eta ikusmin partekatua eragingo duena. Bat-batean, dena aldatuko da, txokolatea amets egiteko eta jostatzeko tresna bat izanen baita.
Maistra eta ikastuna elkarrekin hasiko dira hegan, esku artean gai goxo hori darabiltela, denbora geldiarazteko eta, hatzak erabiliz, gure irudimenean irribarre konplizeak marrazteko.
Konpainia: Teatro Paraiso


