Noiz: 2023/01/04, 18:00
Non: Zizur Nagusia. Kultur Etxea
Sarrerak: 4 euroan online eta txarteldegian eskuragarri.
Konpainia: Teatro Gorakada. Iraupena: 55 min. Feten 2022 saria dramaturgiarik onenari.

Sinopsia: Elzéard Bouffierren istorio miragarria da; alegiazko artzaina da baina sinesgarri oso, urte luzez zuhaitzak landatzen aritu zena Proventzako inguru zabal batean, eremu mortu hartara bizia eta berdetasuna ekarrita. Bi gizonen arteko topaketaren istorioa da, bakardade ikaragarriaren erdian. Horietako batek, Bouffierrek, bizi den inguruko bazterrak basoberritzen dihardu lurra salbatzeko. Bestea, berriz, bere burua aurkitzen ari den gazte bat da, eta ikasiko du borondatea eta eskuzabaltasuna direla erresilientziaren tresnak.
Den-dena, naturarekin harremanean kontaturik, gizakiaren sormen indarraren bidez, eta xehetasun txikiekiko maitasunak bultzaturik.

Antolatzaile: Zizur Nagusiko Kultura-Euskara zerbitzua.

Urtarrila 4 @ 18:00
18:00 — 19:00

ERA

Sarrerak