Antzerki musikala: “Go!azen 6.0”
Non: Lizarra. Los Llanos Kulturagunea
Prezioa: 11 euro
Sarrerak txarteldegian, totem elektronikoetan (Kulturagunean bertan edo Koroatze plazan) eta online (errekargu txiki batekin) eskura daitezke.
Uda iritsi da eta berriz ere Basakabik bere ateak zabalduko ditu. Baina aurten, aldaketa handiekin: Zuzenek bere kargua utzi du, Telmo kontratatu dute gerente lanak egitera eta ikasle berriak iritsiko dira. Aldaketa horiekin guztiekin Zurik ez du ondo pasako udalekuan.
Enekorentzat ere gauzak ez dira errazak izango. Futbolari profesionala izateko aukera dauka, baina udara honetan dena albo batera utzi, eta Maddi bere neskalagunarekin eta Igor lagunarekin ongi pasatzea besterik ez dauka buruan. Aitaren ideia bestelakoa da, ordea, Enekok entrenatzen burubelarri jarrai dezan smartwatch bat ekarriko baitio Basakabira. Bitartean, Junek eta Maddik sekretuz eta gezurrez beteriko euren adiskidetasun harremana mantentzeko borrokatuko dute.
Aurreko urteetan bezala, umorea, musika eta dantza izango dira antzerki funtzioko ardatzak.
Egun berean bi saio izanen dira, 16:00etan eta 18:00etan.
Antolatzailea: Garean Euskaldunon Elkartea


