Noiz: 2022/06/04, 11:30
Non: Eraul. Eraulgo artea

Informazio osagarria: «Eraulgo artea» audio-ipuina eta ilustrazioa estreinatuko ditugu, eta non hobe ipuina gertatzen den lekuan bertan baino: Eraulgo artea. Zuhaitz hori Nafarroako Monumentu Natural izendatu zuten 1991n, eta bere itzalean entzun ahal izango dugu lehen aldiz Ines Bengoaren audio-ipuina. Halaber, ipuinean oinarritutako Irati Fernandezen ilustrazio ederra aurkeztuko dugu, ipuinaren mundu magikoak eta errealitatearen xehetasunak bat egingo dute ilustrazioan.

Oharrak: Bi aukera izango dituzte familiek: bat, telefono mugikorra eta kasko batzuk eraman guztiz murgiltzeko ipuinean, edo bi, bozgorailuetatik emitituko dena entzun. Bestalde, familiek zuzenean jo dezakete Eraulgo artera (gertu aparkaleku bat dago), edo bestela, 11:15ean herriko garbitokitik oinez abiatu herrikoekin, paseo laburra eta erraza baita arteraino. Ipuina entzun ondoren hamaiketako goxoa eskainiko digute erauldarrek.

Egileak: Audio-ipuina Ines Bengoak egin du eta ilustrazioa Irati Fernandezek. Deierriko Udalak finantzatzen du eta honako laguntzaile hauek izan ditu: Eraulgo kontzejua, Irantzu euskara zerbitzua eta Nafarroako Gobernua.

Ekaina 4 @ 11:30
11:30 — 12:30

ERA