Bertsolaritza: “Nafarroako Eskolarteko Bertso Txapelketa”
Non: Lesaka. Harriondoa Kultur Etxea
Nafarroako gazteen Bertso Eskolek haien eguna ospatuko dute maiatzaren azken larunbatean, Lesakan. Nafarroa osoko 9 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bertan, eta Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak emanen dio amaiera egun osoko egitarauari.
Ikasturte amaierarekin batera etorri ohi da Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Eguna. Aurtengoak ere badu data dagoeneko: maiatzaren 29an ospatuko da, Lesakan. Nafarroako Bertso Eskolen sareko 9 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduriko jarduera da Bertso Eskolen Eguna.
Goizean mendi ibilaldi bat eginez ekingo diote egunari gazteek. Ondoren, herrian bazkalduko dute eta jolasak egingo dituzte, haien arteko harremanak sustatze aldera. Azkenik, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatuko da Lesakan bertan, eta saio gozagarri honek emanen dio amaiera egun osoko egitarauari (aurrerago azalduko dira Eskolarteko Txapelketaren xehetasunak).
Jarduera guztietan osasun neurriak beteko dira, egitarau dibertigarri bezain segurua izan dadin.
Bertso Eskolen egunean izena emateko hurrengo galdetegia bete beharko da, maiatzaren 14a baino lehenago (galdetegian jaso dira jardueraren inguruko oharrak).

ERA

