Dantza garaikidea: “Ametsetan”
Non: Iruña. Iturramako Civivoxa (Ezkirotz k. 24, 948366655))
Adina: Familia ikuskizuna, 3 urtetik gora
Prezioa: 3 euro
Dantza, musika eta ikus-entzunezko ikuskizuna, 45 minutu. Iruñeko Udalaren “Garaikide” Programa.
Ametsetan diziplina anitzeko ikuskizuna da, dantza, antzerkia, jatorrizko musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituena. Ikuskizunak
bere unibertso plastiko eta bisual propioa sortzen du, eta horren bidez lortzen du haurrei atxikitzea, argumentu erraz batez: emakume batek
dantzaz irudikatzen du mundu berde batean jaiotzea. Poztu egiten da ikustean bere esku eraikitzaileek aulki bat, etxe bat eta abar sortzen
dituztela. Eguna eta gaua antzematen ikasten du. Eguzkia, haizea, euria, haziak, loreak. Munduan esperimentatuz antzematen ditu emozioak, eta lorategi hori beste norbaiten begiekin partekatu nahi izango du.
Ines Sarmiento Madrilgo RESADen lizentziatua da Keinu interpretazioan. Dantza Garaikidea eta Butoh dantza ikasi du Wendell Wells-ekin. 2006an sortu zuen El milagro de la niña konpainia haurrendako lanak sortzeko baita helduei zuzendutako performance eta antzerki piezak ere.

ERA

