Dantza: “Petite Suite Navarre”
Non: Iruña. Baluarte (Ganbera Aretoa)
Adina: 4 urtetik aurrera
Prezioa: 8 euro (familia-sarrera: 25 euro, 2 heldu eta bi haur)
“Bardea, basamortuko paisaia, urre kolorekoa. Hareazko mendiek bidea emango diote amets baten hasierari. Amets horrek protagonista, Edurne, eta ikus-entzule guztiak Nafarroako paisaia, ohitura eta tradizioetan egindako bidaia batera eramango ditu, dantza garaikidearen bidez. Petite Suite Navarre koreografia bat da, eta bertan publikoa Aldanza taldeko dantzariekin inplikatzen da zuzenean, kontalari/protagonistaren bidez. Komunitatearen iparraldetik hegoaldera joango dira, haiekin batera Nafarroako musikan, tradizioetan eta kulturan murgilduta: sorginekin batera dantzatuko dira akelarrean, ibaian behera joango dira almadia batean, txalaparta erraldoi bateko makila izango dira eta jaiak oso modu berezian biziko dituzte.”
Zuzendaria: Almudena Lobón


