Koldo Amestoyren ipuin-bilduma: “Behin bazen”
Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…
Gaur hitza eta musika. Koldo Amestoy kontalaria eta Bixente Martinez musikaria elkartu ziren eta ipuin herrikoien bertsio zoragarria plazaratu zuten 1992. urtean, hitza eta musika uztartuta: Kukubel, Arrosako Zubia, Axeria eta putrea, Martintxo eta Basajaunak, Harri egilea, Lamiaren adina…
Belaunaldiz belaunaldi transmititutako ipuinez gozatu eta artistek bildumaren aurkezpenean esan zuten bezala:
Ipuin hauek entzun eta zure gogoan bizirik gorde itzazu: noizbait, zure ahoak beste norbaiten belarrira konda ditzan…
Spotify-n eta Youtube-n entzun daikezte, aukeran:

Apirila 9 @ 06:00 — Ekaina 15 @ 00:00
06:00 — 00:00
ERA

