Ipuin ilustratua: “Oinutsik jauregian”
Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak.
Gaur Booktegi plataformako ipuin ilustratua: Yolanda Arrietaren eta Aitziber Alonsoren “Oinutsik jauregian”
Adina: 4-8 urte
Jauregian bakoitzak bere jantzia zeukan. Erregeak galtzontzilo horiak, erreginak titi-zorro berdeak eta printzesak zapata gorriak. Baina printzesak uko egin zion zapata gorriak janzteari. Zer egin orduan?
Booktegi plataforma digitalean euskarazko liburuak deskagartu daitezke dohainik. Obra literarioen audioak ere eskaintzen ditu. Orain arte bildutako eduki gehienak helduentzat badira ere, haur eta gaztetxoentzat hainbat liburu dauzkagu eskura “Gazte literatura” atalean.

Apirila 9 @ 04:00 — Ekaina 15 @ 00:00
04:00 — 00:00
ERA

