Estreinaldia! Pirritx, Porrotx eta Marimotots: «Urteak bete abenturak bizi!»
Noiz: 2022/11/27, bi saio, 16:00 eta 18:30
Non: Zizur Nagusia. Frontoi handia
Non: Zizur Nagusia. Frontoi handia
Azaroaren 27an, herriko San Andres festetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots lan berriaren estreinaldia eginen da Zizur Nagusian. Bi emanaldi izanen dira, lehena 16:00etan eta bigarrena 18:30ean. Bi saioetarako sarrerak 8 euroan dira, eta hemen online eskuragarri. Ikuskizuna Frontoi handian izanen da, hemen bere kokapena.
Sinopsia: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen urtemuga dela eta, pailazook ospakizunetan gabiltza. Urte hauetan guztietan, makina bat abentura bizi izan ditugu eta gure lagunekin ospatu nahi ditugu. Herriz herri joanen gara Panpoxa furgonetan haien guztien bila, irribarrea agerian.


