Noiz: 2025/05/22, 17:00
Non: Zizur Nagusia. Kultur Etxea
Izen ematea: online.

Contakids eta Itzal-titere tailerretan aldez aurretik izena eman beharra dago. Hauetan, haurrak heldu batekin batera parte hartuko du, eta edukiera mugatua dute. Albiste honetan bi tailerren deskribapena eta izen ematea. Adi! Contakids tailerrean biek, haurrak eta helduak, jakin behar dute euskara; Itzal-titere tailerrean aldiz, haurra baino ez. Halere, bi tailerrak euskaraz izanen dira. Ikasmailak: Contakids (HH1 – LH1) eta Itzal-titere (HH3-LH6).

Zalantzak: euskara@zizurnagusia.eus / 948182500

Contakids: Kontaktu fisikoaren, jokuaren eta mugimenduaren bitartez ume eta gurasoen arteko komunikazioa sakontzeko metodologia bat da. Umeak gorputz mugimenduaren bitartez bere gaitasun motoreak eta bereganako konfidantza indartzen ditu. Gurasoek umeekin elkarrekiko dagoen konfidantzan oinarritutako erlazioa garatzeko aukera dute, euren burua berriro ume sentitzeko eta seme-alabak kondizio gabe laguntzeko. Dantza, jolasa eta musika oinarri moduan hartuta ume txikien mundura gerturatuko gara eurendako hain garrantzitsua den gorputzaren mugimendun murgiltzeko. Ikasmailak: HH1 – LH1. Non: Kultur Etxeko Mindegi gelan (eguraldi ona bada, kalera atera gintezke). Iraupena: Ordubete.

Itzal-titere laborategia: Laborategi didaktiko eta dibertigarri honetan haurrek, haien kabuz, material erraz eta erabilgarriez euren elementuak sortuko dituzte, ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izanik. Bizi dugun pantailen aroan talde sorkuntzaren balioa bultzatuz, haurrek ikus-entzunezkoen jatorria ulertzea nahi dugu. Sinpletasunaren sakonera deskubritzea, norberaren gaitasun eta sormena bereziki azpimarratzea. Haurren irudimen, jolasa eta sormena lantzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko aukera ezin hobea da. Cursos: HH3 – LH6. Non: Antzokian. Iraupena: ordu eta laurden.

Maiatza 22 @ 17:00
17:00 — 18:00

ERA

Izen ematea