Euskaraz Kilika izen ematea
Izen emate epea: 2025/03/10 arte.
Saioak: 2025/03/14tik aurrera.
Adina: 8-12 urte (LH 3, 4, 5 eta 6).
Saioak: 2025/03/14tik aurrera.
Adina: 8-12 urte (LH 3, 4, 5 eta 6).
Aisialdi digitala ahozkotasuna lantzeko: Nafarroa osoko haurrak online eta taldeka jolastuko dira Dindaiako begirale batekin. Talde bakoitzean gehienez ere sei ume eta guztira 8 saio, horietako bakoitza 40 minutu ingurukoa. Saioetan erronka ez lehiakorrak eta jolasak egingo dituzte, hezitzaile batek gidatuta ginkanak, ihes-gelak, asmakizunak, erronkak, talde jolasak… Astean behin edo bitan egiteko aukera:
- Astean behin martxoaren 14tik maiatzaren 23ra.
- Ostiraletan 15:50-16:30 edo 16:40-17:00
- Astean bitan, martxoaren 17tik apirilaren 10era:
- Astelehen eta asteazkenetan 19:00-19:40 edo 19:50-20:30
- Astearte eta ostegunetan 19:00-19:40 edo 19:50-20:30
Izen-ematea: Doakoa da, baina plaza kopuru mugatua. Izena emateko jo dindaia.eus webguneko Euskaraz Kilika 2025 atalera.
Antolatzailea: Dindaia Fundazioa. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua


