Oso garrantzitsua da euskara ongi pasatzen ari garenean ere erabili ahal izatea, eta lagunarteko hizkera garatzea. Hain zuzen, aukera hori emanen diegu Gabonetako oporretan, behar diren segurtasun neurri guztiak hartuta.

Izen-ematea, azaroaren 23-25era da. Data horretan jasotako inskripzioekin eginen dira aurreikuspen guztiak, beraz, izenak epean ematea beharrezkoa da. Ondoren, Euskara Zerbitzuak plaza duzuela baieztatu ostean, matrikula egiteko jarraibideak emanen dizkizue (20 €). Egoera aldatu eta jarduera bertan behera utzi beharko balitz osasun-egoeraren ondorioz, Udalak dirua itzuliko luke. Plaza mugatuak. Izena emateko, arduradun legalek datu hauek bidali behar dituzte euskera@ansoain.es helbidera (denak, mesedez): haurraren izen-abizenak, ikasmaila eta ikastetxea, zein herritan bizi den, kontakturako telefonoa eta mail helbidea (arduradunena).

Adina:

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza 1-2

Lehen Hezkuntza 3-4

Lehen Hezkuntza 5-6

 

 

Azaroa 23 @ 00:05
00:05 — 00:05

ERA