Greba digitala
Hainbat alor dira ezinbestekoak belaunaldi berriek euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten. Kultura horietako bat da. Horregatik ERAk, urte osoan, kultur sortzaileen lana hurbiltzen die haur euskaldunen familiei agendaren eta baliabideen kutxaren bidez. Horregatik, ERAren ustez, garrantzitsua da kulturgintzan lan egiteko behar diren baliabide, baldintza eta sare egokiak lortzea eta, horregatik, babesten du apirilaren 21 eta 22an sortzaileek deitu duten greba digitala.
Apirilaren 23tik aurrera itzuliko dira ERAren kultur proposamenak eta beti bezala gozatuko ditugu. Izan gaitezen kontzienteago kultur ekoizpenak atzean duen lanaz.
Ikus ditzagun desagertu dira.
Entzun ditzagun isildu dira
Grebaren helburu nagusiak:
- Gogoeta eta eztabaia eragitea egunerokoan kulturak duen balio sozialari buruz eta kulturgintzaren prekarietateari buruz.
- Erakunde publikoei premiazko neurriak exijitzea programazio guztiak bertan behera gelditu diren garai honetan eta epe ertain eta luzerako proposamenak plazaratzea.
- Euskal kulturgintzaren ekosistema osorako elkargunea izanen den egitura antolatzen hastea.
Apirila 7 @ 22:30 — Ekaina 15 @ 00:00
22:30 — 00:00
ERA