Haur txokoa Bortzirietan
Non eta noiz:
Bera eta Etxalar: abenduak 24, 26, 27 eta 28; urtarrilak 2, 3 eta 4
Arantza, Igantzi eta Lesaka: abenduak 26, 27, 28 eta 31; urtarrilak 2, 3 eta 4
Ordutegia: 10:00-13:00
Adina: 3-12 urte
Prezioa: 20 euro
Izen ematea: 948 635 036 / info@bortziriakgz.eus abenduaren 20 arte
Haur Txokoa haurrek beren denbora librean kulturarekin eta harreman afektiboekin jostatzen eta gozatzen ikasteko gune bat da, solidaritatean eta berdintasunean oinarritzen dena. Bidenabar, zerbitzu honen bitartez gurasoei aukera ematen zaie seme-alaben heziketa bateratu ahal izateko euren lanarekin edota denbora librearekin.
Oharra: herri bakoitzean taldea osatzeko gutienez 10 haurrek izen eman behar dute.
Antolatzailea: Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Abendua 24 @ 10:00 — Urtarrila 4 @ 13:00
10:00 — 13:00
ERA

