Hiri kanpalekuak: izen-ematea irekita!
Berrerabilpena, birziklapena, ingurumenarekiko konpromezua, iraunkortasuna eta, jakina sormena, dira Geltokik, Nafarroako Gobernuko Kultura Sailarekin elkarlanean, uda honetarako antolatu dituen hiri udalekuetan oinarritzat hartzen dituen balioetako batzuk.
Tailerrak denbora-libre begiraleek zuzenduko dituzte, eta, gainera, birziklatzearekin, berrerabilpenarekin edo energia berriztagarriekin zerikusia duten taldeek, diseinatzaileek eta artistek parte hartuko dute.
NON
Geltokin, Iruñeko autobus geltoki zaharrean.
TXANDAK
- Uztailaren 20tik 31era
- Abuztuaren 3tik 14era
- Abuztuaren 17tik 28era
ORDUTEGIA (astelehenetik ostiralera)
- 09:00etatik 13:00etara
ADINA (gehienez 10 pertsona talde bakoitzean)
- 4-6 urte
- 7-10 urte
MATRIKULA: 130€ / txandako
Gorde zure lekua webguneko formularioa betez uztailaren 12a baino lehen


