Hiri tailerrak Abartzuzan
Noiz: 2020/07/27tik 30era, 16:00 – 19:00
Non: Abartzuza.
Adina: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
Non: Abartzuza.
Adina: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
Haurrek euskara berezko izan dezaten, gozatu bitartean euskaraz aritzeak ez du ordezkorik. Horretarako onena da lagunartean edota familian jolastea, baita bestelako bizipen aberasgarriak metatzea ere, hala nola plaza, areto eta antzokietako zuzeneko kultur emanaldiekin barre edo negar egitea, edota zur eta lur geratzea. Esperientzia horiek sarritan bizi osorako arrasto ederra uzten dute gainera. Honela, eta bereziki ikasturte eta uda berezi hauetan, are eta beharrezkoagoa da haurrei aisialdi aukerak eskaintzea non gozamena, elkarbizitza eta euskaraz mintzatzea bat egingo duten. Eskualdeko zenbait eragile udari begirako euskarazko programazioa prestatzen ari gara, eta hona hemen lehen proposamena: HIRI TAILERRAK EUSKARAZ ABARTZUZAN.
- Izen ematea eta argibide gehiago: Irantzu Mankomunitateko Euskara zerbitzua (euskara.irantzu@gmail.com eta 622 154 523). Ikasturte honetan D ereduan aritu diren haurrei bideratua, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Izen emateen arabera gehienez ere 4 talde osatuko dira eta, hortaz, edukiera mugatua izanen da.
- Izena emateko datuak: haurraren datuak (izen-abizenak, herria, egin duen ikasturtea eta jakin beharreko osasun konturik ote den: alergiak, intolerantziak…) eta arduradun baten datuak (izena, telefonoa, e-posta). Halaber, lehentasuna izanen dute lau egunetan parte hartuko dutenek.


