Noiz: 2021/07/19 – 2021/08/06, astelehenetik ostiralera, 09:30 – 13:00
Non: Antsoain. Kanpoko jarduerak  eta Lotza kulturagunea

Adina: Haur Hezkuntzako 1, 2 eta 3 mailetako haurrak eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik seigarrena arteko ikasleak.

Izen-ematea: ekainaren 1etik 4ra, euskera@ansoain.es helbidean (edo 948 382241 telefonoan, 09:00-14:00etara).

Eskuorri digitala osorik bete, sinatu eta Euskara Zerbitzura bidali behar da. Digitalki sinatzeko modurik ez baduzue, inprimatu orria, bete, sinatu, argazki bat atera eta mail bidez bidal dezakezue. Haur bakoitzeko orri bat bete eta sinatu behar da, faltarik gabe. Beranduenez ekainaren 7rako, erantzun bat iritsiko zaizue “Jasota” dioena, Euskara Zerbitzuak zuen izen-ematea jaso duela jakin dezazuen (mezu horrek ez du plaza baieztatzen).

Plaza kopurua mugatua denez, Antsoainen erroldatutakoek eta hiru asteetarako apuntatzen direnek izanen dute lehentasuna; gero, bi astez pare hartu nahi dutenek, eta, azkenik, bakar batean apuntatzen direnek. Plazak baino izen-emate gehiago jasoko balira, zozketa eginen litzateke.

Prezioa Antsoainen erroldatuak Erroldatugabeak
3 aste 75  euro 90 euro
2 aste 55  euro 65  euro
aste 1 30 euro 35 euro

Izen-ematearen ondoren, Euskara Zerbitzuak plazarik baduzuen baieztatuko dizue eta matrikula egiteko jarraibideak jasoko dituzue.

Ekaina 1 @ 00:00 — Ekaina 4 @ 23:55
00:00 — 23:55

ERA