Noiz: 2018/11/12, 17:30
Non: Artika. Artigune II aretoa (Leonor Akitaniakoa k. 26)

Izen-ematea: doan, azaroaren 6tik 11ra, 012 telefonoan

Hizlaria: Iñaki Eizmendi (EBETE)

Euskara ez dakiten guraso askoren kezka izaten da eskolako lanen kontua: nola lagundu seme-alabei? Hitzaldian aholku eta tresnak eskainiko zaizkie.

– Egokia al da gaztelaniaz laguntzea euskaraz ikasten ari diren gaietan?
– Gurasoek euskara ez jakiteak eragina izango al du ikasketetan?
– Nola lagundu edukiak ulertzeko zailtasunak dituzten gaietan?
– Egokia al da buruz ikasteko eskatzea eta ondoren hori egin duten frogatzea?
– Ondo idatziko al dute euskaraz eta gaztelaniaz? Ez al dituzte hizkuntzak nahastuko?

Azaroa 12 @ 17:30
17:30 — 18:30

ERA