Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo taldea aitzindaria izan zen euskarazko saioak eskaintzen haurrei, 1972. urtean eskaini baitzuten lehen emanaldia.

Txirri, Mirri eta Txiribitonen bost abestitan oinarrituta, Ikastolen Elkarteak Zootropo bildumako ipuin eta animazioak sortu zituen 2010. urtean Nafarroa Oinez-en antolaketa laguntzeko:  Ttip eta Ttup, Aitonamonak txapeldun, Asto lehoia, Itsua eta sastrea eta Moro katua.

Adina: 2-8 urte

 

Kultur proposamen guztiak

 

 

 

 

 

 

Apirila 6 @ 09:00 — Ekaina 15 @ 00:00
09:00 — 00:00

ERA