Noiz: 2023/11/12, 17:00 – 18:00
Non: Mutiloa. Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioan (Eguzki plaza)

Adina: 5-9 urte bitartekoentzat
Prezioa: 3€

Antolatzailea: Kultur Arloa
Tel. 948291489
c.culturarecepcion@gmail.com

Oharra: garaiz iristea eskertuko da

 

Txontxongiloak. Nora neskatila atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Bere eguneroko bizitza lasaia da eta bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin igarotzen du. Amamarekin bizi da gurasoak atzerrira joan direlako lan aukera hobeagoak lortu nahian. Aingeru lagun ameslari hutsa eta txoriburua izateaz gain Noraren ikaskidea da, eta jokoak eta abenturak konpartitzen dituzte.

Bere bizitza guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide berria agertzen denean. Harroa, maltzurra eta fanfarroia den Gotzon mutilak Noraren mundu baketsua hankaz gora jarriko du.

Zoritxarrez Nora egoera latz horri bakarrik aurre egiten saiatuko da, zenbait jazarpen egoera normaltzat hartuko ditu eta bere oinazea laguntza eman ahal diotenei kontatu beharrean, ezkutuan gordeko du. Baina sekretuek zenbat eta ezkutuago gorde nahi, orduan eta gehiago bilatuko dute agerian geratzea. Eta Norak isilean gordetzea ez dela arazoen irtenbidea ikasiko du.

 

Abendua 12 @ 12:00
12:00 — 13:00

Aranguren Ibarra

Antzerkia, ERA, Familiak