Antzerkia: “Arrainak bihotzean”
Beldurrak arrainak bezalakoak dira.
Martik ez daki non bizi diren beldurrak, kresal usaineko kostaldeko herri batean bizi da. Bere aita marinela da eta denbora luzea ematen du itsasoan. Portuan zain egongo den egun gris batean ekaitz handi batek itsasora botako du. Martik bidaia sakon bat hasiko du itsasoko hondoan zehar, eta horretarako beldurren eta arrainen hizkuntza ikasi beharko du.
Noiz: 2024/02/25; 18:00
Non: Mutiloa. Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioan (Eguzki plaza)
Adina: 3 urtetik gora
Prezioa: 3€
Antolatzailea: Kultur Arloa
Tel. 948291489
c.culturarecepcion@gmail.com
Oharra: garaiz iristea eskertuko da.

Otsaila 25 @ 18:00
18:00 — 19:00
Aranguren Ibarra
Antzerkia, ERA, Familiak

