Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…

1936. urtean Serguei Prokofiev-ek “Peru eta otsoa” ipuin tradizionalean oinarritutako obra klasiko entzutetsua konposatu zuen. Zumarragako Musika Bandak bertsio hau grabatu zuen 2014. urtean.

Prokofiev-ek ipuineko pertsonaia bakoitzari orkestrako instrumentu bat egokitu zion: txoriari, flauta; ahateari, oboea; katuari, klarinetea; aitonari, fagota; otsoari, tronpak, Peruri hari-laukotea eta ehiztarien tiroei perkusioa.

Gozamen hutsa!

 

 

Apirila 8 @ 21:00 — Ekaina 15 @ 00:00
21:00 — 00:00

ERA