Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…

Mariasun Landak idatzitako ipuin gogoangarrien zerrenda luzetik Ixabel Agirresarobek “Elefante txori-bihotza” aukeratu eta Ipupomamua telebista saioan kontatu zuen:

«Interes kulturalak dituen elefante talde batek maistra dinamiko eta abenturazale baten beharra du. Etxebizitza oihan afrikar batean. Dieta begetarianoa. Soldata: Ehun tona banana.» Maistra batek iragarki hori irakurri eta lana eskatzen du. Han, oihanean, ohartuko da elefante guztiak ez direla berdinak: nolako bihotza, halako elefantea. Hor dago koska.

Saioko ipuin gehiago: Ipupomamua

 

 

Apirila 7 @ 02:00 — Ekaina 15 @ 00:00
02:00 — 00:00

ERA

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat