Ipuin-kontaketa musikatua: Itsasoko sekretuak
Non: Zizur Nagusia. IP Erreniega (liburutegia)
Adina: 2022 eta 2023 urteetan jaiotako haurrak.
Disfrutatu zure niniarekin euskarazko saio honekin eta ezagutu Erreniega IP eta D eredua. Atsedenaldiko kafea eta pastetan Nerea, ikastetxeko zuzendaria eta Alfredo, Udaleko euskara teknikaria, egongo dira.
Iraupena: Saio bakoitzak 30 minutu iraungo du. Bi saioen artean kafea eta pastak.
Izen ematea: IP Erreniega (948 28 63 55), telefono ordutegia:
-
- 9:00-16:30 > Astelehenetik ostegunera
- 9:00-15:30 > Ostiraletan
- Eman beharreko datuak: izen-abizenak, jaiotza-urtea, ipuin-kontaketa txanda (17:00 edo 18:00) eta kafera geratuko zareten.
Sinopsia: Itziar eta Amaiak itsasoan dute hitzordua. Hondartzako motxila prestatu eta bertara joan dira. Itsasoaren barrenean kutxa handi bat topatu dute, altxor bat ote? jakin nahi duzue zer dagoen barruan? seguru ez zaretela bidaia haiekin egiteaz damutuko!
Antzerkitxo honetan, ahozkotasunari lotutako baliabideak erabiliko ditugu (poesia, kanta, bertsoa,aho korapiloak…) Horretaz gain, musikak eta txotxongiloek protagonismoa edukiko dute, baita material sentsorialak ere.


