Noiz: 2021/05/29; 11:30-12:30
Non: Aritzala (Deierri). Aire zabalean

Adina: 3-6 urte
Izen ematea: Irantzuko Euskara Zerbitzuan. Adierazi behar da ikusleen izen-abizena, herria, telefono bat, eta haurraren kasuan adina. Oharra: Haurrek heldu batekin egon beharko dute eta eserlekuak familia-unitatearen arabera multzokatuko dira.

Lekua: emanaldia aire zabalean izanen da, eta herriko plazako iturritik joanen gara bertara.
Kontalari eta musikaria: Haizea Loira

LETREKIN DANTZAN: Haur literaturaren bost libururekin josten den emanaldi bat da. Bertan, bost ipuinen haria ehuntzen duen istorio bat kontatzen da musikaz eta dantzaz lagundurik. Haurren irakurzaletasuna eta liburuekiko zirrara bultzatzeko ipuinak liburuaren euskarri fisikoaz lagundurik kontatzen dira, aldi berean ilustrazioek kontakizuna apaindu eta haurraren iruditeria kitzika dezaten. Emanaldi osoan zehar kantuek eta dantzek berebiziko garrantzia dute, haurrak, entzuten dituen istorioak gorputz adierazpenaz eta kantuz senti ditzan. Ipuin kontalaria, musika tresna desberdinez baliatzen da emanaldian zehar, ipuin, kantu eta dantza bakoitzari egokitzen zaion tresna erabiliz.

Maiatza 29 @ 11:30
11:30 — 12:30

ERA

Izen ematea