Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…

Filmeko protagonista, Elias, salbamenduko itsasontzi gaztea da. Ekaitz gogor bat iristear dela Eliasek larrialdi deia jasoko du Portu Handi hiritik, Zulo Beltza izeneko haitzuloan arazoak dituen itsasontzi bat erreskatatzera joan dadin. Erreskatean oso adoretsu jokatu ondoren, Portu Handiko erreskate-ontzi izatea eskainiko diote. Hortaz, Eliasek bere betiko lagunak utzi eta hiri handira joko du, han lanari ekiteko asmoz.

Baina Portu Handin erreskate-ontzi izatea uste baino askoz zeregin zailagoa da. Arratsalde batez, talka egingo du bertako talde batekin. Izan ere, metal preziatu bat ateratzeko hondealanetan ari direla jakin du, eta metal horrek kliman eragina duten uhin elektromagnetikoak igortzen dituela.

Konturatuko ahal da Elias legez kanpoko hondealanak geldiarazteko ezinbestekoa duela bere lagunen laguntza?

 

Apirila 7 @ 21:00 — Ekaina 15 @ 00:00
21:00 — 00:00

ERA