Izen ematea: Adierazpen artistikoko tailerra
Noiz (ikastaroa): asteazkenetan, 17:00 – 18:00 (urritik maiatzera). Hemen ikasturteko egutegia*
Non: Zizur Nagusia. Kultur Etxea
Adina: 6-8 urte.
Prezioa: 75 euro (materialak barne).
Zizurko Udalaren 2023-2024 ikastaro eta prestakuntza jardueren (PDF) barruan.
Landu zure sormena plastikaren bidez.
Jarduera honen bidez, haurrei beren sormena garatzeko aukera eman nahi zaie, material plastikoak eta birziklatzeko piezak sortuz, eta haiekin beren espazio pertsonalenak apaindu ahal izateko.
Jarduera erlaxatua eta lasaia da, baina engantxatzen duena, eta izena ematen duten haurrentzat beti atsegina.
*Izena emateko baldintzak eta eman beharreko datuak:
– Izena eta deiturak
– NANa
– Jaiotze-data
– Telefono zenbakia
– Helbide elektronikoa
– Banku-helbideratze zenbakia
Jarduerak urriaren lehen astean hasiko dira.
Zizur Nagusian erroldatutako pertsonei zuzendutako ikastaroak. Erroldaturik ez daudenek itxaron zerrendan izena ematen ahalko dute.
Jarduera batean plaza kopurua baino izen-emate gehiago baldin badago, esleipena zozketa bidez egingo da.
Izena emateak berarekin dakar kuota osoa ordaintzeko konpromisoa.
Kuota ordainketa bakarrean edo hiru epetan ordaindu ahalko da (2023ko irailean, 2023ko azaroan eta 2024ko otsailean).


