Izen ematea: CIVIVOX ikastaroak
- www.iruñeakulturada.eus webgunean (hemen).
- 010 herritarrendako informazio-telefonoan (mobiletik deitzen bada, edo Iruñetik kanpo: 948 420 100)
- edo aurrez aurre, edozein Civivoxetan.
Tokiak zozketa bidez esleituko dira behin-behinean izena eman dutenen artean irailaren 28an. Zozketaren emaitza posta elektroniko bidez jakinaraziko da, tokia lortu ote den Civivox sarean aurrez aurre edo 010ean galdetu ahalko da. Ondoren, irailaren 29tik aurrera matrikula egin beharko dute, gehienez ere 72 ordutako epean. Hemen ikastaroen zerrenda osoa. Jarraian haurrentzako ikastaroak euskaraz:
“Animaziorako hastapena 1” ikastaroa (Deborah Crespo)
Noiz: urriaren 26tik abenduaren 14ra, 18:00-20:00.
Non: Iruñea. Iturrama Civivox-a.
Adina: 7 urtetik aurrera.
Prezioa: 47 euro.
“Robotika legorekin” ikastaroa (Mecarapid)
Noiz: azaroaren 26tik urtarrilaren 21era, 17:30-19:30.
Non: Iruñea. Mendillorri Civivox-a.
Adina: 6-10 urte.
Prezioa: 34 euro.
“Ipuinak gure munduan”, 1. modulua (Garazi Valluerca)
Noiz: urriaren 16tik 30era, 17:30-19:00.
Non: Iruñea. Milagrosa.
Adina: 6-11 urte.
Prezioa: 17 euro.
“Ipuinak gure munduan”, 2. modulua (Garazi Valluerca)
Noiz: azaroaren 6tik 20ra, 17:30-19:00.
Non: Iruñea. Milagrosa.
Adina: 6-11 urte.
Prezioa: 17 euro.


