Noiz: Udako Euskaraz Kilika. Izen emate epeak: irailak 5 eta 20 (bi txanda)
Adina: 8-12 urte (LH 3, 4, 5 eta 6).

Aisialdi digitala ahozkotasuna lantzeko: Nafarroa osoko haurrak online eta taldeka elkartuko dira. Talde bakoitzean gehienez ere sei ume eta guztira 8 saio, horietako bakoitza 40 minutu ingurukoa. Saioetan erronka ez lehiakorrak eta jolasak egingo dituzte, hezitzaile batek gidatuta ginkanak, ihes-gelak, asmakizunak, erronkak, talde jolasak…

Noiz?

  1. Lehen txanda irailaren 18tik 28ra. Izen ematea irailaren 5era arte. Astelehenetik ostegunera. Ordutegiak, aukeran: 15:30-16:10, 16:20-17:00 eta 19:50-20:30.
  2. Bigarren txanda urriaren 2tik 31ra. Izen ematea irailaren 20ra arte. Astelehen + asteazkenetan edo astearte + ostegunetan. Ordutegiak, aukeran: 19:00-19:40 eta 19:50-20:30.

Izen-ematea: Doakoa da, baina plaza kopuru mugatua. Izena emateko jo dindaia.eus webguneko Euskaraz Kilika 2023 atalean.

Antolatzailea: Dindaia Fundazioa. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Maiatza 24 @ 23:00
23:00 — 00:00

ERA

Izen ematea