Izena emateko egunak: 2024/09/04-05-06
Non: Zizur Nagusiko udaletxean eta online

Udaleko Kultura zerbitzuak ikasturte hasieran ikastaro eta prestakuntza eskaintza egiten du, haur, gazte zein helduentzat. Eskaintza osoa lotura honetan ikus daiteke, eta jarraian, aldiz, euskarazko haur-gazte ikastaroak, Kultura euskaraz askoz gehiago baita! Gogoratu izen ematea irailaren 4, 5 eta 6an egin behar dela, udaletxean bertan edo web bidez hemen. Jarduerak urriaren lehen astean hasiko dira.

Izena emateko behar diren datuak: izen-abizenak, NANa, Jaiotze-data, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, banku-helbideratze zenbakia. Izena emateak berarekin dakar kuota osoa ordaitzeko konpromisoa. Ordainketa bakarrean edo hiru epetan egin daiteke.

MUNDUARI BIRA LEGOEKIN (5 – 12 urte). Monitoreak: Discoverbricks.
Noiz: larunbatak, 10:30 – 12:00 (Urritik abendura). Kultur Etxean. Kuota: 45 euro (materialak barne). Hiriak, herrialdeak eta zibilizazioak ezagutu eta eraiki, eta zigilatu zure pasaportea bisitatzen duzun leku bakoitzean.

ADIERAZPEN ARTISTIKOKO TAILERRA (6 – 9 urte). Monitora: Ainhoa Pagola.
Noiz: astearteak, 17:00 – 18:00 (Urritik maiatzera). Kultur Etxean. Kuota: 75 euro (materialak barne). Landu zure sormena plastikaren bidez.

GAZTE ANTZERKI-TAILERRA (12 – 16 urte):
Noiz: ostiralak, 18:30 – 20:00 (Urritik martxora). Kultur Etxean. Kuota: 90 euro. Gozatu irakurketak, jolasak, barreak… partekatzen. Antzerkiaren hizkuntzak harritu eta harrapatu egingo zaitu. Bizi antzerkia.

Iraila 4 @ 00:00 — Iraila 6 @ 23:55
00:00 — 23:55

ERA

Web izen ematea