Noiz: 2018/12/22, 12:00
Non: Iruña. Zentral (Santo Domingo kaleko azoka)

Prezioa: 3 euro aldez aurretik eta 5 euro bertan (txartelak Karrikirin eta euskalerriairratia.eus gunean salgai)

Olentzerori ongietorri beroa egiteko aukera izanen dute Iruñeko haurrek abenduaren 22an, 12:00etan, Zentral Kafe Antzokian, Euskalerria Irratiaren eskutik: 24ko gau magikoaren bezperaren bezperan, Olentzero gurekin izanen da, haurrekin abestuko du, ipuinak kontatuko dizkie, eta oparitxoren bat ere banatuko du.
Pantxika Lamur pailazoak haurren artean opariak banatzen lagunduko dio, akrobaziak eginez, lehiaketa txikiak antolatuz.
Oskar Estanga bertsolari eta musikariak haurrei lagunduko die ikazkin eskuzabalari abesten.
D ereduko ikastetxe publikoetako zein ikastoletako abesbatza txikiek kantak eskainiko dizkiote ikazkinari.

Antolatzailea: Euskalerria Irratia
euskalerriairratia.eus

Abendua 22 @ 12:00
12:00 — 13:00

ERA

Txartelak