Jaso musikala: TE-4000 hegaldian
Non: Iruñea. Baluarte
Sarrerak 15 euroan Baluarteren webgunean eskuragarri.
Autismoa duten bi gazte laguntzan daude. Haien autonomia erakusteko helburuarekin, haien terapeutak Latinoamerikara egin beharreko bidai bat proposatzen die. Familiak, kezkatuta, haien anai-arrebak bidaltzen dituzte haien atzetik. Bertan, kultura ezagutzeaz gain, haien barne sentimendu, borroka eta izaera azaleratuko dira.
TE-4000 HEGALDIAN musikala Jaso Ikastolak aurkezten duen 11. musikala da. Sortzeko prozesu osoa DBHko ikasleek garatu dute, eta urtero gai sozialen baten inguruan aritzen dira. Zehazki, Jaso Ikastolaren ikuskizun berri honek autismo-nahasmen espektroa duten pertsonen errealitatea erakustea du helburu, beren gaitasun anitzak ezagutaraztea eta gizarte inklusibo eta anitz bat izatearen aberastasuna deskubritzea. Eta aurten ere zuzeneko musika izango du lagun, Iruñeko Gazte Orkestraren eskutik hain zuzen ere.
Trailerra:


