Jolasa: “Ikusi makusi”
Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…
Jolas klasiko erraz-erraza eta hiztegia aberasteko aproposa:
Iturria: Urtxintxa
“Ikusi-makusi” kanta abestu eta bukaeran ikusten diren objektuen artean aukeratutakoaren lehen silaba esan. Adibidez:
Hitza aukeratu duenak: – Ikusi makusi
Asmatu behar dutenek: – Zer ikusi?
Aukeratu duenak, berriz: – Ikusten, ikusten, ikusten… “kro”
Asmatzen duen lehenak aukeratuko du hurrengo hitza.
Bertso Ikasgelak ikusi makusi bertsozalea proposatu dute. Animatzen?
Apirila 7 @ 18:00 — Ekaina 15 @ 00:00
18:00 — 00:00
ERA