Jolasak: 10 gutxitan plazan!
Non: Lizarra. Santiago plaza
Santiago plazan zerbait gertatzen da ostiraleko, 18:00ak aldera kalejira alai batek betetzen ditu arkupeak, terrazak, iturriaren inguruak. Haurren oihuak, lasterraldiak, gurasoen kalaka ozena. Guzti hori sozializazio ekimen indartsu bat da, naturala, sare sozialen, telefonoaren eta ditsosozko like horien menpe ez dagoen gizarteratze herritar gordina.
Haur horien gehienak D eredutik datoz, Lizarra Ikastolatik eta Remontival ikastetxetik. Gainera, jakin badakigu geurea bezalako ingurune batean, non gaztelania hegemonikoa den, euskara gehien hitz egiten diren lekuak ikasgelak direla; baita zenbait etxe ere, gero eta guraso euskaldun gehiago direlako gurean. Baina plazan, karrikan, espazio publiko eta libreetan, lagunartean, ez da nahi beste entzuten euskara. Ikerketek eta begi-belarri hutsez nabaritu daiteke.
Hori dela eta, Gareanek honako proposamena egiten die guraso eta haurrei:
|
Finantziazioa eta antolatzaile: Garean.
Laguntzaile: Lizarra Ikastola eta Remontivalgo D eredua.
Diruz lagundu: Nafarroako Gobernua.

ERA

