Noiz: 2025/01/16; 17:00
Non: Artika. María Domínguez Gizarte Etxea (Artikaberri)
Gidaria: Paula Kasares (NUPeko irakaslea)
Hizkuntza: Gaztelania
Izenematea: Parte hartzeko aurrez izena eman behar da 012 telefonoan, urtarrilaren 10tik 15era. (Azken orduko inskripzioetarako bidali whatsapp bat 634515384 telefonora).
Haurtzaindegi zerbitzua: zerbitzu hau eskainiko da, aurrez eskatzen bada

Info +: 634 51 53 84 / euskara@berriobeiti.eus

Kafe baten eta pasta batzuen bueltan, seme-alabak eskolan matrikulatzear dituzten gurasoei informazioa eskaini nahi zaie, bereziki haurrak D ereduan eskolatzea pentsatzen ari diren familiei. Halaber, gune hau interesekoa izan daiteke haurrak berrikitan D ereduan matrikulatu dituzten gurasoentzat, sortu zaizkien zalantza eta galderak argitzeko.
Paula Kasares doktorea da soziolinguistikan eta haurren hizkuntza sozializazioaren inguruan bereziki jardun du ikertzen.

Antolatzailea: Berriobeitiko Euskara Zerbitzua
Laguntzailea: Artikako Kontzejua

 

 

Urtarrila 16 @ 17:00
17:00 — 18:25

ERA