Kale antzerkia: Gari, Montxo eta Joselontxo “Txirinbolo”
Non: Zizur Nagusia. Emakumearen plaza (eguraldi txarra egingo balu, pilotaleku ertainean egingo da)
Adina: 3-6 urte
Prezioa: Doan
Antolatzailea: Zizur Nagusiko Udala (herriko festen egitarauaren barruan)
Barre egin dezagun denok! Ongi pasa dezagun! Ikuskizuna hastera doa! Pailazoak iritsi dira! Gari, Montxo eta Joselontxo!!! Ilusioz eta alaitasunez beteriko kutxa eta maletaz beterik datoz eta abentura berriez gozatzeko aukera emango diguten tresna eta asmakizun bitxiez. Ikuskizunetan denok parte hartu dezakegu pailazo hauen ateraldi eta gertakariekin, magia eta musikarekin, nahiz eta instrumentu bitxiekin egina izan. Hori bai! Jotzen duten nota bakoitza humore eta dibertsio txinparta bat da!
Ordu beteko saioan zehar Gari, Montxo eta Joselontxok komeriaz beteriko istorio berriak dakartzate, pantomima, magia eta musika erabiliaz “Commedia dell Arte” eta zirkuan girotutako munduan murgilduaz.

ERA

