Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…

Lagunekin edo senitartean abestea eta musika sortzea plazera da. Hori da Olatz Salvadorrek egin duena; Grensleeves melodia ezagunari letra idatzi eta aita eta osabarekin Kulunka kanta grabatu du, entzuleen gozamenerako.

Kulunkaren azken ertzean
Gordetzen zara txoko beltzean
Uluka sartu zara hotzean
Loak emango dizu bakea

Ez da saltzen, ez da merkea
Duintasunaren zaporea
Itxaropenerantz heltzean
Dena dago murruz betea

Ahanzturaren bazterretan
Ezer ez daukanaren izena
Zure eskuak nire eskuetan
Eman didazu berriz dena

Desegin zaizkit, blaitu euriz
Atzo genituen sabaiak, etsiz
Esango dizut noizbait irriz
Ez gaituela bustiko berriz

Zure begiradari eutsiz
Korrika, trenez edo itsasontziz
Ihes egingo genuke aldiz
Bertan etorkizun bat balitz

 

Apirila 6 @ 12:00 — Ekaina 15 @ 00:00
12:00 — 00:00

ERA

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat