Noiz: 2022/02/18, 16:30
Non: Aritzala (Deierri). Montalban G.E.
Adina: 2019 edo 2018an jaiotako haurrak + gutxienez heldu bat

Izen-ematea: google inprimaki bidez (hemen).

Saioaren nondik norakoak: 16:30etik 17:30era, Kontaketa, dantza eta kantuketa euskaraz Haizea Loirarekin: Musikoterapeuta, musikaria, irakaslea eta ipuin kontalaria. Ondoren, 17:30ean, topaketarako unea, batetik jada eskolatuak dauden gurasoak edo eskolatzear daudenak, eta baita Udaleko animatzaile soziokulturala eta Mankomunitateko euskara teknikaria ezagutzeko aukera. Helburua: Ipuinak soinu eta doinuz lagunduz, haur kantutegiaren abestiak kantatuz eta mugimenduaren bidez, alegia, jolastuz, haurrari ingurunea ezagutzeko eta honekin harremantzeko abagunea eskaintzen zaio, gainontzeko haurrekin eta bere maiteekin esperientzia partekatuz.

Oharra: Beteko balitz, bigarren saio bat egingo litzateke 18:00etan.

 

Otsaila 18 @ 16:30
16:30 — 17:30

ERA

Izen ematea