Noiz: 2023/11/18, 18:30

Non: Iruña. Baluarte. Ganbera aretoa
Prezioa:
10 euro/sarrera.  Ikuskizun baterako 4 sarrerako packa: 30€

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, oraingo honetan, Maurice Ravelen musika iradokitzailea hurbildu nahi du ikasleengana Ma mère l’oye (Nire ama antzara) lanaren bidez. Pianorako eta narraziorako haur piezen bilduma ederra da, lagun batzuen seme-alabendako 1908an konposatua eta 1911n suite batean orkestratua. Horretarako, Charles Perraulten ipuin gogokoenetako batzuk izan zituen inspirazio-iturri; Loti ederra, Erpurutxo edo Ederra eta piztia, besteak beste. Orain, ipuinok berrikusi eta eguneraturik, poesiaz eta umorez jantzi dira, entzuleen parte-hartzeari bidea eginda; halaber, ilustrazio eta animazio koloretsuak sortu dira bereziki kontzertu honetarako.

Azaroa 18 @ 18:30
18:30 — 19:30

ERA

Sarrerak