Kontzertua: “Koplariak”
Noiz: 2021/01/24; 19:30
Non: Atarrabia. Kultur Etxea
Non: Atarrabia. Kultur Etxea
Prezioa: 10 euro
Korrontzi & Xabier Amurizaren disko berriaren aurkezpena. Korrontzi taldea orain dela hamasei urte sortu zenetik, mundu zabalean tradizio oso baten erakusleiho bilakatu da. Izan ere, euskara, euskal dantza eta musika mundu osoko jaialdietan ezagutzera eman ditu. Koplariak lan berriarekin sustraietara itzuli nahi izan du eta koplagintzari euskal musika herrikoian duen garrantzia eman.


