Kontzertua: “Mursegoren LAPUR(ari)KETAK”
Non: Lizarra. Los Llanos kulturaguneko lorategiak
Adina: 10 urtetik aurrera
LAPUR(ari)KETAK, begiekin entzuteko kontzertua.
Mursegok (Eibar, 1977) musika eta musika-tresnen ikuspegi ezberdin bat eskaintzen du. Talde-proiektu ugaritan aritua da Maite Arroitajauregi (Anari, Lisabö, Kashbad…), baina 2009tik Mursego izeneko bakarkako proiektuan murgilduta egon da. Mursego hitza portugesez saguzarra izendatzeko erabiltzen den hitzetik dator. Bere obrak nolabaiteko eboluzioa bizi du argitaratzen joan den diskoen poderioz, musika era ezberdinak sortu baititu, esperimentazioaren fruituetatik, folk eta pop doinu eta formatuaren portuetaraino. Musika-tresna ugari ditu musikalagun (txeloa, pedal loop stationa, ukelelea, autoharpa…). Bakarka bai, baina bakarrik ez: zineman ere bere hazia erein zuen (Amama, Emak Bakia, Akelarre…) eta Harkaitz Canorekin eta Ixiar Rozasekin ere elkarlanean aritu da.
Sarrerak: Bi euroan, online.


